XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaiztokiko sugarretan nintzan onezkero, zeu nigaz errukitu ezpaziñan.

Zeure odol aberatsak eta zeure bijotz gozo orren atsekabiak gaizkatuko nabela uste osuan nago.

Lagundu egistazu zeure grazijaz; ori barik, ezerr enaz, gauza onik ezin egin dot; beragaz bai naz dana.

Eskerrtxarrik ez geyago; zeuria naz, zeutzako jayo nintzan: nigandik zerr nai dozu, Jauna?.

nire adimen eta bijotz au?.

Dana zeutzako dot, ene Jauna; zeure eskuetan jarrten naz, zeuk nai dozuna nai dot; onelan zoriontsua izango naz errbestian zeu maitatzen, ta donokian gero amaibako egunetan zeu ikusten.